134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

1388/2009 EBAZPENA, urriaren 13koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, "Asociación de Comerciantes del Mercado Nuevo" desegiteko eta Erregistrotik ezeztatzeko erabakia erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: NA/221).

Iruñeko "Asociación de Comerciantes del Mercado Nuevo" lanbide erakundearen legezko ordezkaritzak egindako idazkia sartu zen 2009ko urriaren 1ean Departamentu honetan, aipatu erakundea Elkarteen Erregistrotik kentzeko eskatuz, 2009ko martxoaren 10eko bilkura berezian desegiteko erabakia hartu ondoren.

Horretarako aurkeztu den dokumentazioak erakusten duenez, aipatu elkarteak bete egin ditu hura desegin eta likidatzeko tramiteak, bere estatutuetan eta aplikazioko araudian aurreikusitakoak.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Asociación de Comerciantes del Mercado Nuevo" , NA/221 erregistro zenbakia duena, iraungitzat ematea.

2. Departamentu honen menpe dagoen Lanbide Erakundeen eta Enpresa Elkarteen Erregistroan hura deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau elkarte interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean".

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F0924466