134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, urriaren 5eko 71/2009 Foru Dekretuarena. Horren bidez irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretua eta irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretua aldatu ziren. Lehenbizikoaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen eta, bigarrenaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren estatutuak onetsi ziren.

71/2009 Foru Dekretuan akatsak daudela oharturik (2009ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 7koa), bidezkoa da zuzenketa hau egitea:

Bigarren artikuluaren lehenengo idatz-zatian, honako hau dioen tokian:

"Irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 4.1, 5., 14.2, 15.1, 16. eta 18. artikuluak aldatu dira".

Honela behar du:

"Irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 4.1, 5., 14.2, 15.1, 16., 18. eta 20. artikuluak aldatu dira".

Halaber, eta sistema arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean bigarren artikuluko bigarren idatz-zatiaren barruan ageri den 20. artikuluak bigarren artikuluko lehenengo idatz-zatiaren bukaeran agertu beharko du, zuzenketa hauekin:

20. artikuluaren 1.d) idatz-zatian, honako hau dioen tokian:

"Politika Publikoen Kalitatearen Zerbitzua".

Honela behar du:

"Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Zerbitzua".

20. artikuluaren 2. idatz-zatian, honako hau dioen tokian:

"Nafarroako Segurtasun Eskola Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikitzen zaio, zuzendari kudeatzailearen bidez. Bere funtzionamendurako erregelamendu organikoa izanen du."

Honela behar du:

"Nafarroako Segurtasun Eskola Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikitzen zaio, zuzendari kudeatzailearen bidez. Bere funtzionamendurako erregelamendu organikoa izanen du.

Foruzaingoko edo Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamenduko kide bat denean Segurtasun Eskolako zuzendari, horrek, ondorio guztietako, kasuan kasuko kidegoko kide izaten segituko du, eta zerbitzuetako zuzendariei dagokien lansaria jasoko du, hori goragokoa bada".

Bigarren artikuluaren bigarren idatz-zatian, honako hau dioen tokian:

"16. ter artikulua. Kudeaketa eta Araubide Juridikoaren Atala.

Idazkaritza Nagusiari atxikita, Kudeaketa eta Araubide Juridikoaren Atala izanen da. Atal horri 16.bis artikuluaren 2. idatz-zatiko c), d), e), f), h), l), m), n) eta ñ) letretan aipatzen diren eskudantziak betetzea dagokio eta horien gainean proposamenak eta txostenak egitea, eta, horrez gain, bere kudeaketa esparruari loturik esleitzen zaion beste edozein eginkizun, hala nola mendean dituen bulego edo unitateek burutzen dituzten jarduerak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea."

Honela behar du:

"16. ter artikulua. Kudeaketa eta Araubide Juridikoaren Atala.

Idazkaritza Nagusiari atxikita, Kudeaketa eta Araubide Juridikoaren Atala izanen da. Atal horri 16.bis artikuluaren 2. idatz-zatiko c), d), e), g), i), l), m), n), ñ) eta o) letretan aipatzen diren eskudantziak betetzea dagokio eta horien gainean proposamenak eta txostenak egitea, eta, horrez gain, bere kudeaketa esparruari loturik esleitzen zaion beste edozein eginkizun, hala nola mendean dituen bulego edo unitateek burutzen dituzten jarduerak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea."

Iruñean, 2009ko urriaren 20an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0924801