134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Mikrobiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Mikrobiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du. Deialdia 2009ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Mikrobiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanposturako honako hau izendatzeko proposamena onesten da:

-EZPELETA BAQUEDANO, M.ª CARMEN

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0924336