134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1796/2009 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Miguel Javier Agreda Los Arcos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Milagrosako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Uztailaren 5eko 225/1992 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak kargutik kentzen ahal ditu osasun eskualde oinarrizkoetako eta/edo adimen osasuneko sektoreko zuzendariak eta erizaintza unitateko buruak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Miguel Javier Agreda Los Arcos jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Milagrosako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasi beharko du abiaburuko postuan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari, baita Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 14an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0924622