134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

USTAIZE

Belarrak enkantean

Xedea: belarren errentamendua

Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz.

1. lotea.-"El Pueblo" eta "La Sierra" alderdietan, 950 hektareako lurra, gutxi gorabehera, urtean 8.274 euroren truke eta bost urtetarako, 2010eko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitarte.

2. lotea.-"El Llano del Pueblo, El Cobarzo eta Isusa" alderdieetan, 650 hektareakoa, gutxi gora behera. Urtean 6.876 eurokoa eta bost urtetarako, 2010eko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitarte.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Ustaizeko Kontzejuko Etxean. Tel: 948 470008.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Ustaizeko Kontzejuko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun naturaleko 13:00ak arte.

Ustaizen, 2009ko urriaren 20an.-Kontzejuko burua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L0924745