134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduerarako lizentzia eskaera. Jakinarazpena

Tuterako eta Arnedoko helbideetan saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaionez Guillermo Yanguas Iturriagari, agiri hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betez.

Espedientearen zenbakia: 001730/2009.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen III. Tituluaren I. Kapituluan ezarritakoaren ondorioetarako, (39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2005eko apirilaren 1ean) -Jarduera sailkaturako udal lizentzia-, auzokidea zarenez gero, jakinarazten dizugu IntPral-ek jarduera sailkaturako udal lizentzia eskatu duela ehungintzako eta osagarrietarako saltokia ezartzeko, Zaragozako erorbidean, PBJ Galería Comercial del Centro Comercial Puente de la Ribera-ko (Eroski) 1 zenbakian, 2009ko abuztuaren 10ean izanik hasiera eguna eta erregistro zenbaki honekin: 2009013135.

Espedientearen dokumentazio teknikoa Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, eta epe horretan egoki juzgatzen diren alegazioak onartuko dira.

Tuteran, 2009ko urriaren 14an.-Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0924475