134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

E-4 sektoreko xehetasun azterlana, 34. poligonoko 290, 292, 292a eta 292b lurzatietan, 124. etxesailean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2009ko ekainaren 23an egin osoko bilkura arrunetan, erabaki zuen behin betiko onestea E-4 sektoreko Barne Babeserako Plan Bereziaren xehetasun azterlana, Promociones Egües 114, S.L.k 34. poligonoko 290, 292, 292a eta 292b lurzatietan, 124. etxesailean sustatua. Xedea da definitzea zutitu nahi den eraikinaren lerrokadura eta sestrak, barne nahiz kanpokoak. Eraikigarritasuna, dena dela, indarra duen planeamenduaren determinazioen araberakoa izanen da, sartzen diren lurzatiei dagokienez.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76 eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2009ko urriaren 8an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0924485