134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Garesko Udaleko langileen 2009ko plantilla organikoa eta urte horretarako lan publikoaren eskaintza.
Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2009ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen, aho batez onetsi ere, langileen 2009ko plantilla organikoa eta urte horretarako lan publikoaren eskaintza.

Dokumentazioa jendaurrean egonen da Udalaren idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Garesen, 2009ko irailaren 29an.-Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L0924774