134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Marcelo Celayeta etorbideko 10 bis eraikinean igogailua jartzeko, eskailerak lurzatiaren patio aldera mugituta. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 6an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-oct-09 (5/UV).

"Ikusirik espedienteko agiriak, eta udal arkitektoaren 2009ko irailaren 21eko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Marcelo Celayeta etorbideko 10 bis eraikinean, eskailerak etxe-sailaren patio aldera mugituta, igogailua jartzeko xehetasun azterlana, jabeen elkarteak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2009ko urriaren 14an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0924584