134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

103/09-1 (PO) zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Jakinarazpena, legeak ezarritako moduan aurkitu ezin izan diren interesdunentzat

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2009ko abuztuaren 20an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 20-AGO-09 (2/UV)

«Francisco Javier Lara De Miguelek, Javier Luis Suescun Molinak eta María Pilar Faro Buenok 103/09-1 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta) aurkeztu dute Administrazioarekiko Auzien 1. Epategian, Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Iraunkorreko zinegotzi delegatuak 2009ko apirilaren 27an eman ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, zenbait obra egiteko agindu zitzaien Redín karrikako 2ko eraikineko jabeei. Hori ikusirik, ebatzi dut:

1.-Administrazio espedientean interesatuta daudenei dei egitea, bederatzi eguneko epean demandatukide gisa ager daitezen Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian (San Roke karrikan) eta aipatu errekurtsoaren autoetara azal daitezen.

2.-Ondotik, inpugnatutako ebazpenaren espediente administratiboa bidaltzea administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari, baita jakinarazpenak ere interesdunei, halakorik bada.

3.-Udala aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager dadila (prozedura arrunta), xede horretarako Antonio Armendáriz García legelari izendaturik, eta Santos Julio Laspiur García, berriz, prokuradore».

Espedientean ageri diren interesdunak

-Pedro Cardeñosa Domingo.

-Jesús M.ª Bengoa Arza.

-Ana María Sarobe Michelena.

-Lourdes Pérez León.

Iruñean, 2009ko urriaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0924236