134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

2009ko aurrekontuan aldaketa egiteko I. espedientea
Hasierako onespena

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2009ko urriaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko aurrekontuan I. aldaketa egiteko espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 223 eta 236. artikuluetan xedatua betetzeko; gisa hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Olatzen, 2009ko urriaren 5ean.-Kontzejuko burua, Sole Corres.

Iragarkiaren kodea: L0924668