134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Udal Planeko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2009ko irailaren 30eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Olaibarko Udal Planeko egiturazko aldaketa, Olabeko hiri lurzorua handitzeko, Olaibarko Udalak sustaturik.

Espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez, aldez aurretik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egiteko aukera izan dezaten.

Olaibarren, 2009ko urriaren 16an.-Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L0924617