134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

75/2009 FORU DEKRETUA, urriaren 19koa, Txulapaingo udalerriko Aristregiko Kontzejua iraungitzen duena.

Aristregiko Kontzejua toki entitate gisa iraungiko duen espedientea tramitatzeko eskatu dio Txulapaingo Udalak Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera. Legeak eskatzen duen gehiengoa betetzen dute iraungitzearen alde sinatu duten Kontzeju horretako herritarrek.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 21/2009 Ebazpenaren bidez, 2009ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, martxoaren 2an, Txulapaingo Udalari eta Aristregiko Kontzejuari entzunaldia eman zitzaien eta Kontzejua iraungitzeko espedientea jendaurrean jarri zen.

Entzunaldirako eta jendaurreko eperako emandako hilabetea iraganik, ez da alegaziorik izan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1.a) artikuluak xedatzen du Kontzejuak bertako bizilagun gehienek eskaera idatzia aurkezturik iraungitzen direla, Udalari entzun ondoren.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola kontzejuak iraungitzat jotzea, Lurralde Mugaketako Batzordeak txostena eman ondoren.

Lurralde Mugaketako Batzordeak, 2009ko irailaren 22an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Lege horren 44.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Aristregiko Kontzejua iraungitzearen aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko urriaren 19ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Txulapaingo udalerriko Aristregiko Kontzejua iraungitzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

2. artikulua. Kontzejua iraungitzeko prozedurako arau hauei jarraikiko zaie:

1. Aristregiko Kontzejuaren ondasun guztien inbentarioa eginen da Txulapaingo Udalarenean sartzeko.

2. Aristregiko Kontzejuaren kontuak itxiko dira. Pagatu gabeko obligazioak eta kobratu gabeko eskubideak Txulapaingo Udalaren aurrekontuei gaineratuko zaizkie. Iraungi den Kontzejuaren baliabide finantzario guztiak Udalaren Diruzaintzara pasako dira.

3. Txulapaingo Udalari emaniko ondasun, artxibo eta zigiluen akta eginen da.

3. artikulua. Foru dekretu hau Estatuko Administrazio Nagusiari jakinarazi beharko zaio, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Urriaren 25eko 288/1990 Foru Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiz, Aristregiko Kontzejuaren izena desagerraraziko da Nafarroako Toki Entitateen Erregistrotik.

4. artikulua. Foru dekretu hau Txulapaingo Udalari eta Aristregiko Kontzejuari jakinarazi beharko zaie. Aditzera ematen zaie haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko urriaren 19an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F0924755