13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URROTZ

Aldaketa Urrozko Arau Subsidiarioetan. Behin betiko onespena

1.-Urrozko Udalak, 2008ko irailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Urrozko Arau Subsidiarioetan.

2.-Erabakia 2008ko urriaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkari batean argitaratu da. Hilabeteko epea iraganda, inork ez du alegaziorik egin.

3.-Udalak aldaketa horren gaineko txostena eskatu zion Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, 2008ko abenduaren 18an ontzat eman baitzen.

Hori guztia ikusita, 2008ko abenduaren 23an egin bilkuran, aho batez erabaki da:

1.-Behin betikoz onestea aldaketa xehakatua Urrozko Arau Subsidiarioetan. Aldaketak Ordenantzetako 3. tituluko 1. ataleko 2. kapituluari. Hemendik goiti baimenduko dira "atzeraemanguneak, eraikuntzako edozein solairu eta posiziotan direla.".

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. (81.1 artikulua, 35/2002 Foru Legea).

3.-Onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat igortzea, behar bezala eginbidetua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura. (81.3 artikulua, 35/2002 Foru Legea).

Urrotzen, 2009ko urtarrilaren 8an.-Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L0900120