13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AGOITZ

UE 1. unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalak 2008ko abenduaren 4an ezarritako quoruma zuela hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi da UE-1 unitatea birzatitzeko proiektua, Unitate horretako konpentsazio batzordeak sustaturik. Orobat erabaki da iragarkia 20 egunez paratzea jendaurrean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita interesdun guztiek egoki iruditzen zaizkiena alegatzeko aukera izan dezaten epe horretan.

Agoitzen, 2007ko uztailaren 12an.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L0900183