13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Tiebas-Muru Artederretako Udalak, 2008ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tiebasen, 2008ko abenduaren 17an.-Alkatea, Diego Prim Monreal.

Iragarkiaren kodea: L0900293