13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

75/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 3563/2008 Ebazpenean atzemandako akats bat zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela-eta, haietako baten lehiaketa indarrik gabe utzi, 20 burutza bete gabe utzi, burutza 1 betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta 83 burutza betetzeko behin betiko zerrendak onetsi ziren.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 609/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2008ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Akatsa atzeman da burutza baten erakunde autonomoaren atxikipena adieraztean. Hortaz, bidezkoa da zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 3563/2008 Ebazpenean egindako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela-eta, haietako baten lehiaketa indarrik gabe utzi, 20 burutza bete gabe utzi, burutza 1 betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta 83 burutza betetzeko behin betiko zerrendak onetsi ziren. Hona aldaketa:

Xedapen zatiaren 2. puntuan, hau dio:

"-Nafarroako Gazteriaren Institutua.

Kirol Jokoen Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7195)", eta hauxe behar du:

"-Nafarroako Kirolaren Institutua.

-Kirol Jokoen Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7195)".

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0900942