13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

IRUÑA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2008-1551. Titularra: A31118441 Servicios De La Comarca De Pamplona, S.A. Ordezkaria: 15838464 Juan Ramón Ilarregui Tejada. Jarduera: hirigune historikoan zabor bilketa pneumatikoaren zerbitzua ezartzeko jarduera sailkaturako lizentzia. Tokia: Alde Zaharra U.I. VIII.

Iruñean, 2008ko azaroaren 12an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0900127