13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CINTRUENIGO

Izendapen proposamena. Saneamendu eta hornidura sareen azpiegitura guztiaren zaintze eta mantentze lanen arduraduna

12/09 Ebazpena.

Cintruenigoko Udalaren saneamendu eta hornidura sareen azpiegitura guztiaren zaintze eta mantentze lanen arduraduna hartzeko deialdiko probak amaitu ondoren,

epaimahaiak izangai onartuen zerrenda igorri dit. Horrenbestez,

Ebatzi dut:

1.-Jose Luis Huici Garcia izangaia izendatzeko proposamena egitea.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3.-Iragarki hau argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu udal bulegoetan:

a) Jaiotze aktaren ziurtagiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia behar bezala egiaztatua, edo hura jasotzeko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen gordekina.

c) Osasun ziurtagiri edo txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko dion eritasun edo akats psiko-fisikorik ez duela egiaztatzen duena. Udalak erabakiko du zein mutua patronalek egin behar duen agiria.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu eta defendatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

Cintruenigon, 2009ko urtarrilaren 8an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0900184