13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

2/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hizkuntza komunitarioetako goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onesten duena, deialdiko 5. eta 6. oinarriak aldatzen dituena, -epai- mahaiaren behin betiko osaera ezartzeko- eta oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 15eko 161/2008 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hizkuntza komunitarioetako goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Deialdia 2008ko 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 1ean.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 18an emandako 208/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2008ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 3an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

5.1 oinarria aldatu da, epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzeko, Adoración López Jurío andreak jarduteko duen ezintasuna ikusirik, eta langileak ordezkatuko dituzten epaimahaikideak izendatu dira; kide bat Langileen Batzordeak proposatuta, eta ordezkoa, deialdia egin duen administrazioak proposatuta, proposamenik izan ez delako.

Azkenik 6. oinarria aldatu da eta oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztu dira, 2009ko otsailean.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hizkuntza komunitarioetako goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. 5.1 oinarria aldatzea, epaimahaiaren behin betiko osaera zein den ezarriz. Hona hemen:

-Mahaiburua: Fernando Oiartzun Sagastibeltza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Jesús Ramón Loitegui Aldaz jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Francisco Javier Guerrico Goya jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoko burua.

-Ordezkoa: José Miguel Galarza Prieto jauna, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaslea.

-Mahaikidea: Carmen Mier Gómez andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko burua.

-Ordezkoa: Ana Carlota Santisteban Gárate andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Garapenaren Ataleko burua.

-Mahaikidea: Javier Barinaga Adrián jauna, langileen ordezkari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Langileen Batzordeak proposatuta.

-Ordezkoa: Elisa Echenique Echenique andrea, Hezkuntza Departamentuko Atzerriko Hizkuntzen Erabilera Hobetzeko Bulegoko burua, langileen ordezkari, deialdia egin duen administrazioak proposatuta.

-Mahaikide idazkaria: Begoña Alfaro Oricain andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Lan Publikoaren Eskaintza Kudeatzeko Ataleko burua.

-Ordezko mahaikide idazkaria: Sonia Soret Eguíluz andrea, Hezkuntza Departamentuko Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko burua.

3. 6. oinarria aldatzea, eta adieraztea oposizioko lehenbiziko ariketa 2009ko otsailaren 16an izanen dela, astelehenarekin, 9:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pedro Mayo-1 ikasgelan (Iruñeko Navarrería kaleko 39an, 31001 posta kodean).

Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna horrela frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan. Hori dena behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 14an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

ARRIETA YARZA, MARÍA CRUZ

BELZUNCE LARUMBE, MERCEDES

BORRO FERNÁNDEZ, MARÍA CONCEPCIÓN

DE LA TORRE LASO, MERCEDES

DMITRENKO, VIOLETTA

FLASZ, MAGDALENA MALGORZATA

GORRICHO MARTÍNEZ, MARÍA LUZ

LEOZ MUNILLA, MARGARITA

LÓPEZ FERNÁNDEZ, JULIA

LUS AQUERRETA, MARINA

MARTÍN PASCUAL, MAITE

PÉREZ LARRAZ, ELIANA

REGOYO ROBLES, MARÍA CARMEN

SOTO OLÓRIZ, AINHOA

VICENTE GUIJALBA, MARÍA JOSEFA

WYSSENBACH IBARRA, USOA

Baztertuak:

Ordaindu beharrik ez daukatela osorik ez frogatzeagatik:

MENÉNDEZ ROMERA, RUTH

Tasak ordaindu dituztela ez frogatzeagatik:

PASCUAL ARIZ, ANDER

Iragarkiaren kodea: F0900592