13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARANO

Udal zinegotzien ordainsariak

Aranoko Udalak, 2008ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontutan izanik Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75. artikuluan xedatutakoa eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoa, eta 17/2004 Foru Legearen 15 artikuluarekin bat eginez

Udalbatzak aho batez erabakit du:

1.-Zinegotzi bakoitzaren ordainsarirako 200 euro garbi onestea, ohiko udalbatzatara etortzeagatik, betiere 12 udalbatzetako gehienezko mugarekin. Zenbateko hau legeak agindutako atxikipenak aplikatuta ulertzen da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

2.-Erabaki honek eragina izango du, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

3.-Aipatutako diru kantitateak urtero egokituko dira, azaroaren 20ko 19/208 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.-Udaleko oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2008ko abenduaren 29an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0900174