13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAIN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu-igeltsero izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

Zerbitzu anitzetako enplegatu-igeltsero izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz (deialdia 2008ko 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 14an argitaratu zen) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Antsoaingo Udalak, 2008ko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen Cristóbal Martínez Larrea zerbitzu anitzetako enplegatu-igeltsero izendatzea, Antsoaingo Udalaren zerbitzuan funtzionario gisa aritzeko, hura gainditu eta puntuaziorik altuena eskuratu duen izangaia delako.

Antsoainen, 2009ko urtarrilaren 9an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0900144