13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ALLO

Zinegotzien ordainsariak

Alloko Udalak, 2008ko abenduaren 29an egin bilkuran, besteak beste erabaki hauek hartu ziren:

Udalak gehiengoz erabaki du honako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainak ezartzea, 2009. urtean indarra izan dezaten, bai eta hurrengoetan ere, beste erabakirik hartzen ez den bitartean:

1. Alloko Udaleko alkate udalburuaren karguan aritzea, dedikazio partzialeko araubidean, 12.020 euro osotara. Bertan sartzen dira bai ordainsari gordina bai gizarte segurantzako enpresa kuotaren kostua. Orobat, aipatutako ordainsaria jasotzeko gutxienez hilean 60 ordu aritu beharko da Alkatetzaren eginkizunetan.

2. Alkateordearen karguan aritzea, dedikazio partzialeko araubidean, 6.000 euro osotara. Bertan sartzen dira bai ordainsari gordina bai gizarte segurantzako enpresa kuotaren kostua. Orobat, aipatutako ordainsaria jasotzeko gutxienez hilean 30 ordu aritu beharko da agintzen zaizkion eginkizunetan.

3. Orain artean bezala, ez da ordainduko Udalaren osoko bilkuretara eta kide anitzeko organoetara joateagatik.

4. Karguaren eginkizunetan gerta daitezkeen gastuen kalteordaina jasoko da, Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauei jarraituz, bai eta Udalbatzak horiek garatzeko onesten dituenei jarraituz.

5. Ordainsariak dituzten karguetan ari diren pertsonak honako hauek dira:

Alkatea: Fernando Sainz Aldaba.

Alkateordea: Victoriano Luquin Arrastia.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2008. urterako dagokion proportzioa ezarriko da eta 2009rako ezarritako pertsona berberei, Gizarte Segurantzan onartuak diren unetik hasita.

Allon, 2008ko abenduaren 30ean.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0900153