13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Tarifak eguneratzean ordenantzetan egindako aldaketak. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2008ko abenduaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzua arautzen duten ordenantza fiskaletako aldaketaren espedientea, tarifak eguneratu baitira; orobat, goi hornidurako uraren prezioak eguneratzea.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira epe horretan, jendea hartzeko orduetan.

Zangozan, 2009ko urtarrilaren 8an.-Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0900116