13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN ADRIAN

2009ko tasak eta karga-tasak. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2008ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2009an indarra izanen duten karga-tasa, ordenantza eta tasetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragandakoan, behin betikoz onetsitzat joko dira aipatu karga-tasa eta tasen gaineko aldaketak, baita tasa horiek arautzen dituzten ordenantza fiskalen gaineko aldaketa ere.

San Adrianen, 2009ko urtarrilaren 9an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0900259