13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Bi deialdi hauek egin dira: batetik, Administrari laguntzaile izateko lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda (bata, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko) hautaproben bitartez osatzekoa; eta, bestetik, Administrazio Publikoko administrari laguntzaile gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko. Deialdiok Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 2233/2008 Ebazpenaren bidez onetsi ziren (2008ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 28koa).

Epaimahaiak oposizio lehiaketan emandako behin betiko emaitzen aurka, Margarita Pascual Ardanaz, Teresa Fresán Esandi, Ana Isabel Mendívil Ainzúa eta Yolanda Briongos Mateos andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 20an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0900884