13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

64/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Francisco Javier Labiano Amatriain eta Pablo Romero Merino jaunek Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 7ko 71/2008 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi izanaren kontra jarritako 671/2008 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian lanpostu baterako izendapena egin zen, proposatutako bi izangai izendatzea ezinezkoa zela erabaki eta proposamena osatzeko agindu. Deialdia irailaren 25eko 2363/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Francisco Javier Labiano Amatriain eta Pablo Romero Merino jaunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 7ko 71/2008 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi izanaren kontra. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian lanpostu baterako izendapena egin zen, proposatutako bi izangai izendatzea ezinezkoa zela erabaki eta proposamena osatzeko agindu. Deialdia irailaren 25eko 2363/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epeak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan ezar daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Francisco Javier Labiano Amatriain eta Pablo Romero Merino jaunek jarritako 671/2008 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau Francisco Javier Labiano Amatriain eta Pablo Romero Merino jaunei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0900670