13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

190/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) erdiesteko 2008an egin ziren probak gainditu zituztenei agiri hori emateko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak, 1535/1985 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) sortu zuen.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak, abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduaren bidez, Euskara Zerbitzuari esleitu zizkion EGA titulua lortzeko probak prestatu, egin eta zuzentzeko eginkizun teknikoak.

Gaur egun, EGA agiria bide hauetakoren bat erabiliz erdiets daiteke:

1.-EGA agiria erdiesteko bi deialdietako probak gaindituz. Probak azaroaren 28ko 200/2007 Foru Aginduak arautu zituen. 2008n bi deialdi egin ziren: bata apirilean eta bestea irailean.

2.-Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasketak (gehienak edo den-denak) euskaraz eginez. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ziurtagiria egin beharko du esanaz izangaiak EGA titulua emateko euskara maila nahikoa duela.

2008. urteko prozesuak bukatuta, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak prozesu horiek gainditu dituztenei Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematea proposatu du.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluko 2.c) eta 2.d) idatz-zatiek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.-Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematea 2008an titulu hori lortzeko deialdiko probak gainditu zituzten pertsonei. Foru agindu honen I. eranskinean ageri da proba horiek gainditu zituztenen zerrenda.

2.-Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematea 2007-2008 ikasturtean Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasketak bukatu zituzten ikasleei. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ziurtagiria egin beharko du eta bertan adierazi ikasleak ikasketak (gehienak edo den-denak) euskaraz egin dituela eta, gainera, EGA titulua eskuratzeko euskara maila nahikoa duela. Aipatu baldintzak betetzen dituztenen zerrenda foru agindu honen II. eranskinean dago.

3.-Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea. Eranskinak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuan.

4.-Foru agindu hau eta bere eranskinak Hezkuntza Departamentuko Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura igortzea.

5.-Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko abenduaren 2an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

II. ERANSKINA

EGA 2008: Maisutza, euskaraz

1.-ANAUT PEREZ UXUA

2.-AZCARATE IPARREA ANA BELEN

3.-DOMENCH ARISTU MAITANE

4.-DOMINGUEZ NAVARIDAS IGOR

5.-DORNALETECHE QUINTANA ANA

6.-DUFUR VICENTE NEREA

7.-ESPARZA SATRUSTEGUI LEIRE

8.-GALARZA BARANDIARAN ANER

9.-GUTIERREZ GARCIA AINARA

10.-HERNANDEZ MAGALLON OIHANE

11.-IBORRA ZABALZA ZURIÑE

12.-LOPEZ PAGOLA JULEN

13.-MENDIVE GASCUE MAITANE

14.-OTAEGUI ARTANO JAIONE

15.-SARASOLA SANCHEZ MIREN

16.-URREAGA BURGUETE MAITE

17.-ZUBILLAGA GURUPEGUI IÑAKI

Iragarkiaren kodea: F0819285