125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketak 2009ko ekitaldiko aurrekontuan. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2009ko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkuretan, hasiera batean onetsi zituen 2009ko ekitaldiko aurrekontuen aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea Idazkaritza Orokorrean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraun, 2009ko abuztuaren 31n.-Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0923125