125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

2009ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2009ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2009ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta abuztuaren 24an argitaratu zen, 2009ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Jendaurrean egoteko epea inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da eta, 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluari jarraituz, behin betiko onetsi dela ematen da aditzera. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 4.600,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 10.000,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 3.843,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bertze diru-sarrera batzuk: 4.057,00 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 22.500,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 1.000,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 15.563,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 1.700,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 275,00 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak: 0,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 3.962,00 euro.

Gastuak, guztira: 22.500,00 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Etxabarrin, 2009ko irailaren 15ean.-Kontzejuburua, María Asunción Galdeano Ancín.

Iragarkiaren kodea: L0923153