125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Ikusirik "Arbizuko Udal Planeko egiturazko 2. aldaketa. Arbizuko Utzuar industrialdea handitzea" proiektua, Udal honek sustatu eta Zuazo Ingenieros S.L.k prestatua, Udalbatza honek, aho batez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea "Arbizuko Udal Planeko egiturazko 2. aldaketa. Arbizuko Utzuar industrialdea handitzea" proiektua, Udal honek sustatu eta Zuazo Ingenieros S.L.k prestatua.

2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hilabetekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesdunek proiektua aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

3. Erabaki hau eta aldaketa-proiektuaren kopia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena egin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arbizun, 2009ko urriaren 2an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdánoz.

Iragarkiaren kodea: L0923680