125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

41/2009 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena, epaimahaia osatuko duten langileen ordezkariak izendatzen dituena eta 6.2 oinarria aldatzen duena, oposizioaren ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 30ean emandako 56/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 25eko 28/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2009ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaiturik, bidezkoa da behin betiko zerrenda onestea.

Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileen Batzordeak epaimahaiko bi ordezkariak proposatu dituenez, bidezkoa da izendatzea.

Halaber, deialdiaren 6.2 oinarria aldatu da, oposizioaldiaren hasiera 2009ko azarora atzeratu baita, eta lehen ariketa egiteko data, tokia eta ordua adierazi dira.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 26an emandako 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda hori eranskinean ageri da.

2. Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileen Batzordeak proposaturik, hura ordezkatzeko, Lourdes Albizu Larrucea andrea mahaikide titular izendatzea eta Charo Sola Vidondo andrea, ordezko.

3. Adieraztea oposizioko lehen ariketa 2009ko azaroaren 6an izanen dela, ostiralarekin, 17:00etan, Pedro Mayo eraikineko 1. gelan (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua, Navarrería kalea 39, Iruña).

Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna horrela frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko irailaren 25ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

ARIZCUREN ZUZA, MARÍA CRISTINA

BARRIOS SAN MARTÍN, MARÍA MERCEDES

BERIÁIN AZCONA, ANDREA

BERZAL FERNÁNDEZ, PATRICIA

BRIÑAS RODRIGO, MARÍA

CIREZ GARAYOA, IDOIA

CORTÉS OTAZU, MARÍA PILAR

HUARTE URRICELQUI, MARÍA ISABEL

LUQUI MONENTE, SARA

MARTÍNEZ EGUARAS, MARÍA

MORALES MORALES, DAVINIA

MURO BOUZAS, PILAR

NARRO RAMOS, IDOIA

OROZ GÓMEZ, MARÍA CRISTINA

OYEREGUI SOLA, MARÍA ISABEL

REDONDAS DELGADO, MARTA

REDRADO BAQUERO, IDOYA

RUPÉREZ LANA, LIDIA

SAÑUDO CANO, NIEVES

SUESCUN FLAMARIQUE, RAQUEL

VALENCIA CHOPERENA, IZASKUN

VALENCIA EGUARAS, ANA

Baztertuak: inor ez.

-Igoera txanda

Onartuak:

DÍAZ DE RADA GIL, PATRICIA MARÍA

RIVERA ESCRIBANO, MARÍA CARMEN

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0923144