125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

756/2009 EBAZPENA, irailaren 22koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Arradako (Murillo El Cuende) 13. poligonoko 23.-26., 41.-45., eta 48. lurzatietako eguzki-parke fotovoltaikoaren espedientea, Rada Energía Renovable, S.A.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean dago jasota eta, horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztutako dokumentazioa aztertzen baita, eta kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluan xedaturikoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Arradako (Murillo El Cuende) 13. poligonoko 23.-26., 41.-45., eta 48. lurzatietako eguzki-parke fotovoltaikoaren espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egun balioduneko epean, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Espedientearen sustatzailea Rada Energía Renovable, S.A. da.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Murrillo El Cuendeko Udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Murillo El Cuendeko Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 22an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0923278