125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

731/2009 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 3an emandako 260/2009 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zitzaion, baldintzapean, Ana Carmen Cigüela Irujori, aspertsiorako instalazio finko osoa lur azpitik eramateko proiekturako.

2009ko abuztuaren 21ean Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu da ebazpen honen idazpuruan aipatutako proiektuko ponpen etxolaren kokagunea aldatzeko eskaera. 260/2009 Ebazpenean ezarritako baldintzak azterturik (bertan finkatu ziren ponpen etxola kokatzeko UTM koordenatuak) eta departamentu honetako ikuskatzaileek bisita egin ondoren, aukeraturiko kokagune berria ontzat hartu eta aldeko txostena eman zen.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 28ko 30/1992 Legearen (4/1999 Legeak aldatu zuena) 105. artikuluan ezartzen da Administrazioak bere egintzak alda ditzakeela, aldaketa indarreko legediaren kontrakoa ez bada.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Aginduaren 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 3an emandako 260/2009 Ebazpena aldatzea. 260/2009 Ebazpen horren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zitzaion, baldintzapean, Ana Carmen Cigüela Irujori, aspertsiorako instalazio finko osoa lur azpitik eramateko proiekturako. Horrenbestez, ebazpen horretako baldintzen lehenengo idatz-zatia honela geldituko da:

-Proiektuan proposatutako ponpen etxolaren kokagunea aldatuk da eta UTM koordenatu hauek dituen puntuan kokatuko da: x: 637.211, y: 4.729.822. Etxolatik ibaiko ezpondara arte 5 metroko distantzia utziko da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Basozaintzari, Urraulbeitiko Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 16an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0922983