125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2009ko irailaren 24ko 13:00etan aurkeztu direla "Asociación Navarra de Profesionales del Kiwi" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten profesionalak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Leandro Sagaseta Vertiz eta Javier Apezetxea Plaza jaunak.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2009ko irailaren 25ean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0923297