125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDIA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitatea desegiteko erabakia.

Andia Mankomunitateak 2009ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, honako erabaki hau hartu zen:

Lehena.-Andia Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udalek Mankomunitatea desegiteko hartu dituzten erabakiak eta jarraitu den prozedura ikusirik, erabaki da Mankomunitatearen izenean eskuratutako betebehar eta eskubideak likidatzea eta Mankomunitateko udalek horiek beren gain hartzea, Batzarrak 2009ko martxoaren 30eko bilkuran onetsitako desegite agiriaren arabera, eta Batzarreko kide bati ahalmena ematea desegite hori erabateko likidazioa egin arte gauza dezan, erabaki hau betetzeko beharrezkoak diren agiri guztiak bere sinadurarekin onetsiz.

Langileak: langileei buruzkoa desegite agirian ezarritakoaren arabera gauzatuko da eta, hala, kasuan kasuko udalak subrogatu eginen dira Mankomunitateak indarra izan duen denboran langileei buruz hartutako erabakietan. Udal bakoitzak beharrezkoak diren kudeaketak eginen ditu langileen lagapena eta/edo itzulera gauza dadin. 2009ko urriaren 1etik aurrera kasuan kasuko udaleko langile gisa agertuko dira, instantzia eta/edo erakunde publiko eta pribatu guztien aurrean.

Ondasun higigarriak: desegite agiriaren arabera jokatuko da.

Igogailuaren, hardwarearen, kudeaketa programen eta abarren mantentze kontratuei dagokienez, udal bakoitzak beharrezkoak diren kudeaketak eginen ditu kontratuaren titularra aldatzeko, aipatu den datatik aurrerako ondorioekin.

Eskubideak eta betebeharrak. Mankomunitateak onetsitako kontuen ondoriozkoak, eta data honetatik 2009ko urriaren 1a bitarte sortzen direnak: Estatutuen araberako banaketa eginen da, orain arteko formula bera erabiliz, kide-likidatzaileak sinatuta.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.-Erabakia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari jakinaraztea, Andia Mankomunitatea Toki Entitateen Erregistrotik ken dezan; ohartarazten da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, gaiaren arabera eskumena duen arlo horretako organo judizialari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; dena dela, aldez aurretik, errekerimendua egiten ahal zaio administrazioari, adostasun egintza baliorik gabe utz dezan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Laugarrena.-Arturo Sanmartín Morrás jauna, Mankomunitateko burua, desegitea erabateko likidaziora bitarte gauzatzeko izendatu da; erabaki hau betetzeko beharrezkoak diren agiriak onetsiko ditu bere sinadurarekin, batzar honetako akta barne, orain arte halako eginkizunak izan dituzten langileen laguntza juridiko, tekniko eta administratiboarekin. Mankomunitateko langileei erabakiaren berri emanen zaie, bidezkoak diren legezko oharrekin batera.

Aritzalan, 2009ko irailaren 28an.-Andia Mankomunitateko burua, Arturo San Martin Morrás.

Iragarkiaren kodea: L0923245