125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO
ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU
OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoen gaineko arauan. Behin betiko onespena.

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2009ko ekainaren 19an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, erabateko gehiengoaz, etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoen gaineko arauaren aldaketa.

Onespenaren erabakia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, arau horretako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Berriozarren, 2009ko irailaren 24an.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno De la Chica.

ERANSKINA

Etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileei aplikatu beharreko prezio publikoen baremoa

BAREMOA:

-Hileko per capita errenta: OAEAPren %90etik beheitiko diru-sarrerak. Prezio publikoa: salbuetsirik.

-Hileko per capita errenta: OAEAPren %90 eta %105 arteko diru-sarrerak. Prezio publikoa: 8,75 euro hilean.

-Hileko per capita errenta: OAEAPren %105 eta %120 arteko diru-sarrerak. Prezio publikoa: 13,14 euro hilean.

-Hileko per capita errenta: OAEAPren %120 eta %135 arteko diru-sarrerak. Prezio publikoa: 17,50 euro hilean.

-Hileko per capita errenta: OAEAPren %135 eta %150 arteko diru-sarrerak. Prezio publikoa: 17,50 euro hilean gehi kostu errealaren %10.

-Hileko per capita errenta: OAEAPren %150 eta %165 arteko diru-sarrerak. Prezio publikoa: 17,50 euro hilean gehi kostu errealaren % 25.

-Hileko per capita errenta: OAEAPren %165etik goitiko diru-sarrerak. Prezio publikoa: 17,50 euro hilean gehi kostu errealaren % 50.

Iragarkiaren kodea: L0923085