125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Udal ordenantza, intereseko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoan duten aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Ziordiko Udalak, 2009ko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu zuen intereseko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoan duten aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak dioenaren arabera, onartutako ordenantzak hogeita hamar egun baliodun emango ditu jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, nahi duenak espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzan.

Jendaurrean egoteko epea bukatuta, alegaziorik ez bada, ordenantza hau behin betiko onartu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratuko da.

Ziordia, 2009ko irailaren 24an.-Alkatea, Jesus María Arrese Galbete.

Iragarkiaren kodea: L0923233