125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Udalaren ordenantza, herriko jabari publikoko aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Hasierako onespena, Udalaren eremu publikoetako zoru, zorupe edo hegalkinean eratu jabari publikoan, herritar guztien edo parte baten interesekoak izanik edo haiengan eragina dutela, hornidurako enpresa ustiatzaileek egindako aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen udal ordenantzarena.

Nabaskozeko Kontzejuak, 2009ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eremu publikoetako zoru, zorupe edo hegalkinean eratu jabari publikoan, herritar guztien edo parte baten interesekoak izanik edo haiengan eragina dutela, hornidurako enpresa ustiatzaileek egindako aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nabaskozen, 2009ko irailaren 18an.-Kontzejuko burua, Jesús Gonzalo Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0922755