123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuan ("Iturrama Berria" U.I. XVIII unitateko ZN-1 eremua eta "Trinitarioak" U.I. VII unitateko GZA-1 eta GZA-2 eremuetako kanpoko lurzoruak).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko irailaren 8an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 08-SEP-09 (14/UV)

«JOB 9-Jun-09 erabakiaren bidez UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa hasiera batean onetsi ondoren ("Iturrama Berria" U.I. XVIII unitateko ZN-1 eremua eta Trinitarioetako kanpoko lurzoruak, 2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 27an), jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, honako erabaki hau hartu da:

1. Aldaketa behin betiko onestea UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuan ("Iturrama Berria" U.I. XVIII unitateko ZN-1 eremua eta "Trinitarioak"-U.I. VII unitateko GZA-1/GZA-2 eremuetako kanpoko lurzoruak). Proiektua behin betiko 2008ko apirilaren 15ean onetsi zen eta aldaketa Agrupación Aralarri jatorrizko proiektuan onetsitako eskubideei eta betebeharrei dagokie, hark 35. lurzatia eman baitzuen. Ondoriozko C lurzatiaren %3,09an gauzatuko dira eta hemendik aurrera titulartasun ezezaguntzat hartuko dira ondorio guztietarako.

2. UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren testu bategina onestea ("Iturrama Berria" U.I. XVIII unitateko ZN-1 eremua eta "Trinitarioak" U.I. VII unitateko GZA-1 eta GZA-2 eremuetako kanpoko lurzoruak, erantsitako dokumentuaren arabera).

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuari eta Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0922659