123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68. artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Vodafone España S.A.U. Jarduera: telefonia mugikorreko oinarrizko estazioa.

Ezartzea. Handitzea. Legeztatzea. Tokia: Ucar Electrodos / Ororbiako (Oltza) industrialdea.

Oltza Zendean, 2009ko irailaren 15ean.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0922786