123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2009ko irailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala Ezkabarteko Udal Planeko determinazio xehakatuetan, Soraurengo SOR-1 unitateari dagokionez, Ezkabarteko Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluei jarraikiz, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Ezkabarten, 2009ko irailaren 15ean.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0922808