123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2009ko Olentzeroko eta 2010eko Errege Kabalgatako
jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia

Barañaingo Udalak jakinarazten dizue ondoko Eguberrietako jarduerekin lotutako jarduerak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzen deialdia onartu duela:

2009ko Olentzero.

2010eko Errege Kabalgata.

Deialdi horiek irabazi asmorik gabekoa izan eta udalaren interesekoak diren zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituzten erakunde eta pertsona fisikoei zuzentzen zaizkie, Barañainen helbidea izan edo ez.

Aipatutako deialdien Oinarri Arauemaileak Barañaingo udaleko Erregistroan (Udaletxe plaza z.g., Barañain) eta Barañaingo Udaleko Kultur Etxean (Nafarroako Komunitatea 2, Barañain) daude interesdunen esku. Ordutegia honakoa da: 9:00etatik 14:00etara.

Parte hartzeko eskariak -Kultur alorrera zuzendutakoak- Barañaingo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Eskariak aurkezteko epea 2009ko urriaren 23an amaituko da.

Barañain, 2009ko irailaren 22a.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0923189