123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2377/2009 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia onesten da izangaien zerrenda bat egin dadin, hautaproben bidez, Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) aritzeko, aldi baterako, prestakuntzarako zerbitzu berezietan. Horretaz gain, beste deialdi bat ere onesten da, sarrera proba egin dadin, Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian. Zerrenda horiek erabiliko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak betetzeko, salbu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak ezartzen duenez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoei, baldin eta foru dekretuak indarra hartzen duen egunean ez badute agortu aipatutako 96/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako sei edo lau urteko gehieneko epea, aurreko araubide hori aplikatuko zaie.

Kontuan harturik azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoa eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, eta horiekin bat, gehienez ere lau urte iraunen duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaroak edo hautaprobak egin beharko dituzte.

Hori guztia ikusita, bidezkoa da sarrera probak onestea, Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) gisa trebatzeko, lau urteko bigarren prestakuntzaldian.

Beste aldetik, bidezkoa da deialdi bat onestea, hautaproben bidez izangaien zerrenda berri bat osatzeko, Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) lanpostuak aldi baterako betetzeko, prestakuntzarako zerbitzu berezietan. Horren bidez beteko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak, salbu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak xedaturikoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) gisa trebatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiaren oinarriak:

Lehena.-Deialdia egiten da izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horren bidez beteko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak, salbu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori erabiliko da ezin bada baliatu azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen den langileen zerrenda. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

c) Bere lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia egin izana benetan.

d) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

e) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Zuzenbideko lizentziadunaren titulua edukitzea, edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Oinarri honen 2.1.d) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko da, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren arauan xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautapen prozesua eta balorazioa.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko dira hautaprobak.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren adierazpena honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

II.-Administrazio publikoko (arlo juridikoa) teknikari gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probarako deialdia

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

Prestakuntzarako zerbitzu berezietan Administrazio Publikoko teknikari gisa (arlo juridikoa) trebatzeko, lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute langileek baldin eta lanpostuari dagokion prestakuntza zerbitzu berezietan egiteko izangaien indarreko zerrendan ageri badira, eta betebehar hauek betetzen badituzte:

-Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egotea.

-Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Baldintza hau eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.

Bigarrena.-Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

2.1. Ebazpen honen bidez onetsitako deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.-Izangaiei deitzeko ordena.

Administrazio Publikoko teknikari gisa (arlo juridikoa) aldi baterako aritzeko deitzen ahalko zaie lau urteko bigarren prestakuntzaldia egiteko sarrera proba gainditzen duten izangaiei. Horrelako lanpostuetan hasita, zerbitzu berezietako egoerara igaroko dira, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoarekin bat.

III.-Bi deialdien arau komunak

Lehena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsitako deialdietarako eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, sarrera, 31002 Iruña), edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskaera telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren web atarian dago (www.navarra.es). Halakoetan, parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak erregistro orokor elektronikoan artxiboak eransteko formatuetako edozeinetan eransten ahalko dira.

2.2. Prestakuntzarako izangai berrien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin, eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, II. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo beren nortasun datuak eta nazionalitatea frogatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute bakarrik, salbu eskaera erregistro telematikoen bidez aurkezten bada.

2.3. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Proba.

4.1. Proba teoriko baten bidez eginen da ebazpen honen bitartez onetsitako deialdietarako hautaketa-prozesua. Proba horretan 40 galdera erantzun beharko dira, ebazpen honen III. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoak. Erantzuteko aukera bat baino gehiago eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

4.2. Proba horretan 40 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazio horren erdia edo gehiago (13,33 puntu) lortzen ez duten izangaiak.

Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. Horretarako, arau honetan ezarritako probaren balorazioa hartuko da kontuan. Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriz aurkezten ahalko dira Administrazioak, bigarren prestakuntzaldian sartzeko, aurrerago antolatzen dituen probetan.

4.3. Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak baztertuko dira.

4.4. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitortua dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Amaya Goñi Lacabe andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Ataleko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko langileen batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko langileen batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.

Mahaikide idazkaria: Elena Uriz Sucunza andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Ataleko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Vicente Lizaso Bacaicoa jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Ataleko lan harremanetako diplomaduna.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena.-Gainditzen dutenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera, izan litezkeen puntuazio berdinketak ebatzirik.

-Bigarren prestakuntzaldia egiteko sarrera proba "gai" kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautaketa-prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa epaimahaiak eginen du eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Zazpigarrena.-Aldi baterako Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) aritzeko izangaien zerrenda eta dei egitea.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautaketa-prozesuari buruzko txosten osoa jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko da zerrenda Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) aritzeko aldi baterako.

7.2. Deitzea.

Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren langileei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedaturikoarekin bat deituko zaie.

Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko deitzen diren izangai berriek frogatu beharko dute eskaerak aurkezteko azkeneko egunean deialdian eskatutako titulazioaren betebeharra betetzen zutela eta zuzenbideko lizentziadun tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

Eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak edo behar den dokumentazioa aurkezten ez dutenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, salbu epaimahaiak emanak badira, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ............................ lanetan aritzeko prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ........ko ................aren ......................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NAN zenbakia:

Nazionalitatea:

Jaioteguna:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

Helbide elektronikoa:

2) Zein lanpostutarako izendatua.

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila:

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik)

Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik (beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badut Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren maila edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditut (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dut.

5) Halaber, hau adierazten dut:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditut eta bertako baldintza guztiak betetzen ditut, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ........ko ................aren ......................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NAN zenbakia:

Nazionalitatea:

Jaioteguna:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

Helbide elektronikoa:

2) Zein lanpostutarako izendatua.

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila:

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik)

Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik (beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badut Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren maila edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditut (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dut.

5) Halaber, hau adierazten dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoen.

Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman ditut.

Baditut deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditut, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda: Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa)

1. gaia.-30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

2. gaia.~14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa.

3. gaia-15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.

4. gaia.-6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: F0922086