123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2474/2009 EBAZPENA, irailaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 1ean emandako 1545/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2009ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: José Luis Labat Ayerra jauna, mahaikide titular, eta Santiago Moya Sierra jauna, ordezko.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

EQUIZA URTASUN, BEGOÑA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0922759