123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2009ko irailaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2009ko irailaren 17an.-Mankomunitateko burua, María Josefa Notario Grados.

Iragarkiaren kodea: L0922867