114. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2008ko kontuak. Onespena

Untzueko Udalak, 2009ko ekainaren 30ean egin osoko bilkura arruntean eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, adostasun txostena eman zuen 2008ko kontuen espedienteaz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Untzuen, 2009ko uztailaren 30ean.-Alkatea, José Javier Jaurrieta Elcano.

Iragarkiaren kodea: L0921759