114. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan 2009ko abuztuaren 28ko 9:00etan aurkeztu direla "Kaxkabeltza, Leitzako Dendari, Hostalari eta Zerbitzu Empresen Elkartea-Kaxkabeltza, Asociación de Comerciantes, Hosteleros y Empresas de Servicios de Leitza" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Leitzako herrian dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten profesionalak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Mikel Zabaleta Alzuri jauna eta Juan Esteban Ceballos Zabaleta jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 31n.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0921645