110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ibilgailuen trafikoa arautzen duen ordenantza

Esteribarko Udalak, 2009ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Esteribarren ibilgailuen trafikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa. Iragarkia 2009ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 27an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

44 bis artikulua.

1. Salerosketako etxeek, lantegi mekanikoek edo garbiketakoek eta automozioaren sektorean diharduten edozein enpresak edo pertsonak ezin izanen dute eremu publikoa erabili beren industria edo merkataritzako jarduerarekin zerikusia duten ibilgailuak aparkatzeko, non ez duten toki bat espres baimenduta, haientzat erreserbatua.

2. Publizitateko euskarriak erakusteko ibilgailuak aparkatzea ere debekatuta dago, zein den ere iragartzen duten merkataritzako edo industriako jarduera.

3. Orobat, debekatuta dago karabanak, autokarabanak edo antzekoak aparkatzea, baita modu egonkorrean bizitoki gisa erabiltzea ere.

5. Udaleko organo eskudunak erabakiko du eremu publikoko zer tokitan ezarri altzariak edo gauzak jasotzeko edukiontziak, obra hondakinetakoak eta etxeko zaborretakoak, zirkulazioari kalte egitea saihestuta. Edukiontziak ezartzeko diren galtzadako tokiak aparkatzeko erreserbatzat hartuko dira.

23. artikulua.

1. Debekatuta dago ibilgailu motordunetik bereizitako atoiak, autobusak, traktoreak, autokarabanak, karabanak eta 3.500 Kg-tik gorako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuak eremu publikoan aparkatzea; orobat, zamalanak egitea, horretarako baimendutako modu, toki eta epeetan izan ezik.

Esteribarren, 2009ko abuztuaren 14an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0921059