95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AURITZ

Aurizko etxola eta ongarritegien eraikuntza arautzen duen udal ordenantza. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2007ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aurizko etxola eta ongarritegien eraikuntza arautzen duen udal ordenantza.

Onesteko erabakia 2007ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 2an, eta jendaurreko epean aurkeztu diren alegazioak ebatzi dira; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

ETXOLA ETA ONGARRITEGIEN ERAIKUNTZA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA

Atarikoa.-Ordenantza honen xedea da indarra duen legeriaren arauketaren osagarri izatea, Auritzen diren etxola eta ongarritegien eraikuntzari dagozkion zenbait alderdiren gainean, bereziki estetika eta kontrol aferak direla bide, eraikin suerte honek izan ez ditzan bakoitzaren lizentzien eskaeretan aipatu ez bezalako erabilerak.

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da osagarri bat ematea etxola eta ongarritegiei buruz indarra duen legeriaren arauketari.

I. KAPITULUA

Etxolak

2. artikulua. Teilatua hemengo teila gorri zapalean eginen da, eta isurialde bat edo bi izan ditzake.

3. artikulua. Etxolen forma karratua edo laukizuzena izanen da.

4. artikulua. Egurrezko egitura izan beharko dute edo, bertzenaz, metalezkoa, marroiz pintatua.

5. artikulua. Haien azalera 15 metro karratu izanen da gehienez.

6. artikulua. Garaiera, gehienez, 1,80 metro izanen da gibeleko aldean eta 2,5 metro aitzinekoan.

7. artikulua. Ezin izanen dute inola ere ez ur ezta argi zerbitzurik izan.

8. artikulua. Udal honek aditzera ematen du ondoko hauek direla gaur egun Auritzen diren eraikinen artean 2007ko urriaren 4an etxolatzat hartzen zirenak:

POLIGONOA LURZATIA IZENA

5 6 LOITZUKO OILATEGIA

5 31 TXIKIPOLIT, LIZENTZIA LEHENGO LEGEGINTZALDIAN ESKATUA ETA ORAINGOAN TRAMITATUA

5 45 LENGUSU (BEHIN-BEHINEKOA, BBPBK DEFINITU ARTE)

5 46 FERNANDIKORENA (BEHIN-BEHINEKOA, BBPBK DEFINITU ARTE)

5 60 ITURRIALDEA ETXEKO EGURTEGIA

5 68 TXIRRINTAKO EGURTEGIA

5 177 VILLA ELENA (C. LÓPEZEN OILATEGIA)

5 181 ITURRI-ENEA (PENTZEA)

5 204 BERGARAKO BARATZEKO OILATEGIA

5 207 MANUEL PEDROARENAREN ETXOLA, HERRILURREAN DAGOENA

5 210 LA CADENAKO ETXEKO GIBELALDEKO ERANSKINA

5 211-A PEDROARENA LANTEGI MEKANIKOA (EKIALDEA)

5 230 JESUS PEDROARENAREN ETXEKO EGURTEGIA

5 231 JUAN JOSE CORREAREN ETXEKO EGURTEGIA

5 259 ARRETXEKO SARO/ETXEA (LORATEGIA)

6 9 AGUIO (GARAJEAREN ERANSKINA)

6 11 LOIGORRIKO BORDAKO ETXOLA ERANTSIA

6 42 ANTXILENA (URDOZENAKO GIBELALDEA) (BEHIN-BEHINEKOA, BBPBK DEFINITU ARTE)

6 44 JUANISKO ETXEKO GIBELALDEKO ETXOLA ERANTSIA

6 53 ERROTALDEA (PENTZEA)

6 142 MAIORLATEGIA ALDERDIA, LOIGORRIKO LARRAINEKO ETXOLA (HERRILURRA)

6 170 PORKAXORENA (ETXEKO GIBELALDEA)

6 191 IRRINTZI ETXE MULTZOKO ERANSKINAK

6 196 TIRAPLEGIKO NABEA

6 240 GUARDIA ZIBILAREN KASERNA (AITZINALDEKO KOTXETEGIA)

II. KAPITULUA

Femerales

9. artikulua. Ongarritegiek gehienez ere bi pareta izanen dituzte, eta bi alde, berriz, libre.

10. artikulua. Ongarritegian ez da azienda sartzera utziko, salbuespenez ez bada eta Udalak aitzinetik baimena emanda.

11. artikulua. Udal honek aditzera ematen du ondoko hauek direla gaur egun Auritzen diren eraikinen artean 2007ko urriaren 4an ongarritegitzat hartzen zirenak:

-5. poligonoa, 142. lurzatia - Kanaleburua alderdia, Fermín Irigarayrena.

-5. poligonoa, 116. lurzatia - Labakieta alderdia, Dufur senideena.

-6. poligonoa, 200. lurzatia - Antsobi alderdia, Pedro Echeverríarena.

-6. poligonoa, 201. lurzatia - Antsobi alderdia, SAT Azanzarena.

III. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

12. artikulua. Etxola edo ongarritegitako diren eraikuntza berrien sustatzaileek, ordenantza honetan xedatua betetzen ez badute, zehapena bilduko dute, indarra duen legeriarekin bat, hirigintzako arau hauste oso larriagatik. Udalak indarra duen araudian aurreikusitako zehapen araubidea aplikatuko du eta eraikina eraitsiko da, sustatzailearen bizkar, indarra duen araudiak ezarritako gainerako zehapenak aldi berean ezartzea deusetan ukatu gabe.

15. artikulua. Jadanik eraikirik egonik ordenantza honetan agertzen diren zerrendako eraikinen jabeek, beren jardueretan hartan ezarritakoa betetzen ez badute, zehapena bilduko dute, indarra duen legeriarekin bat, hirigintzako arau hauste oso larriagatik. Udalak indarra duen araudian aurreikusitako zehapen araubidea aplikatuko du eta sustatzailea behartuko du gauzak lehengoratzera, indarra duen araudiak ezarritako gainerako zehapenak aldi berean ezartzea deusetan ukatu gabe.

16. artikulua. Ordenantza honek indarrik gabe utzi ditu berari kontra egiten dioten udal erabaki edo xedapen guztiak, eta bereziki Kanaleburuan egurtegiak eraikitzeko araudia.

AZKEN XEDAPENAK

Bakarra.-Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.

Auritzen, 2008ko ekainaren 18an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L0809842